“Zazpi”-ren emanaldian “Bahietz ehun aldiz”-ekoak omendu zituzten

Proiekzioarekin bat, Klub Deportiboko mendeurrenaren harira antolatutako “Baietz ehun aldiz” erronkako lorpenak ere errekonozituko ziren
“Zazpi”-ren emanaldian “Bahietz ehun aldiz”-ekoak omendu zituzten
2025/03/14 11:58
eta kitto!

Eibarko Klub Deportiboko mendi batzordekoek hilabete honetarako antolatutako Mendi Jardunaldien barruan, atzo Coliseon Mikel Lizarralde eibartarrak egindako “Zazpi” 37 minutuko filma aurkeztu zuten. Euskarazko Film Onenaren saria jaso zuen pelikulan Euskal Herriko lurralde bakoitzeko mendi garaienak lotzen ditu egileak eta, bidean, esklerosi anizkoitzaren diagnostikoa jaso eta bizitzea zer den kontatzen da. Proiekzioarekin bat, Klub Deportiboko mendeurrenaren harira antolatutako “Baietz ehun aldiz” erronkako lorpenak ere errekonozituko ziren, hor parte hartutakoei sariak banatuz.