Zigor Astigarragak irabazi du Egoaiziaren II. Argazki Lehiaketa
2019/10/21
17:14
eta kitto!
Kontsumo arduratsuaren inguruko azoka egin zuen Egoaiziak zapatuan Untzagan eta II. Argazki Lehiaketaren sariak banatu zituen. Zigor Astigarraga izan da aurtengo irabazlea, Maite Beistegi, Maialen Lugarizaristi, eta Sua Alzugaray eta Garazi Txapartegiren aurretik. ‘Kontsumo arduratsua martxan jarri’ goiburuari jarraituta antolatu dute aurtengo lehiaketa eta Egoaiziak helburu bikoitza izan du: “Justizia soziala eta ingurumenaren zainketa oinarri modura dituen kontsumo eredu alternatiboa ezagutzera ematea, eta baita herritarren artean kontsumo arduratsua bultzatzea ere”.