Ziklomotorren ITA pasatzeko azterketa egingo dute bihar zezen plazan

Ziklomotorren ITA pasatzeko azterketa egingo dute bihar zezen plazan
2017/05/04 16:16
eta kitto!
Ziklomotorren ITA (azterketa teknikoa) egin behar dutenentzat kanpaina berria antolatu dute biharko (barixakurako). Goizeko 09:00etatik 14:00etara zezen plazan egongo dira eta interesatuek aurretik izena eman beharko dute, zuzenean udaltzaingoaren bulegora joanda edo, bestela, 943708424 telefonora deituta. Inspekzioa egiteko orduan, bestalde, agiri hauek aurkeztu beharko dira: zirkulazio baimena, ezaugarri teknikoen ziurtagiria, asegurua eta titularraren NANa. Horrez gain,  27’05 euro ordaindu beharko dira.