Zikloturistek 2026. urterako lizentziak berritzeko aukera dute dagoeneko

Eibarko Txirrindulari Elkartearen bitartez egin daitezke berriztatzeak
Zikloturistek 2026. urterako lizentziak berritzeko aukera dute dagoeneko
2025/12/17 11:00
Ekhi Belar Errasti

Eibarko Txirrindulari Elkarteak jakitera eman duenez, zikloturistek 2026. urterako lizentziak berritzeko aukera dute dagoeneko. Posta elektronikoz egin nahi izanez gero, clubciclistaeibarres@gmail.com helbidera idatzi daiteke; eta aurrez aurre egiteko, urtarrilaren 7tik martxoaren 11ra egin ahal izango da, 19:00etatik 20:00etara, elkartearen egoitzan (Pagaegi kalea, 3).

Informazio gehiago behar izanez gero, Gipuzkoako Txirrindulari Elkartearen webgunera jotzea gomendatzen dute.