Zilarrezko Mailako MEK Eibar Eskubaloi taldeak sailkapeneko azkenari egingo dio bisita bihar

Zilarrezko Mailako MEK Eibar Eskubaloi taldeak sailkapeneko azkenari egingo dio bisita bihar
2024/01/26 09:43
eta kitto!
Emakumezkoen Zilarrezko Mailako Mek Eibar Eskubaloiko taldeak Errenterian jokatuko du zapatuan, 17:15ean hasiko den neurketan. Lleidan jokatutako aurreko partiduko errendimendu positiboari jarraitzeko itxaropenarekin, bi puntuak oraingo honetan Eibarrera itzuliko direla ziurtatzea da helburua. Aurkariak, Ereintzak, defentsa sendoa du eta 5:1 eta 6:0 sistemak trebeki erabiltzen ditu; eraso posizioan, bestalde, baloia azkar mugitzeagatik eta bere lehen lerroko 1x1etik sartzen saiatzeagatik nabarmentzen dira. Partidu parekatua espero da, lehen itzuliko norgehiagokaren antzekoa, baina, emaitza txarrak izan arren, Mek Eibar Eskubaloia une onean dago, eta orain arte izan dituzten baja batzuk jokora itzultzeko aukera faktore positiboa izan daiteke jardunaldi honetan irabazteko.