Zilarrezko Mailako Mek Eibar Eskubaloiak galdu egin zuen azkenaren kantxan

Zilarrezko Mailako Mek Eibar Eskubaloiak galdu egin zuen azkenaren kantxan
2024/01/29 17:57
eta kitto!
Eibar Eskubaloiko emakumezkoen lehen taldeak ez zuen jakin izan Errenteriako Ereintzaren kantxan punturik lortzen. Defentsako lanean ondo ibili bazen ere, erasoan kale egin zuten eibartarrek, batez ere bigarren zatian, tarte horretan asko jaitsi zelako eibartarren errendimendua. Horrek eraman zuen taldeak partidua erraz galtzera, zazpi goleko aldearekin (23-16).