Zilarrezko Mailako Mek Eibar Eskubaloiak Liga agurtu zuen Ipuruan

Azken emaitza 21-28koa izan zen
Zilarrezko Mailako Mek Eibar Eskubaloiak Liga agurtu zuen Ipuruan
2024/04/22 17:41
eta kitto!

Behin mailari eutsita, Andoni Perezek zuzentzen duen taldeak lasaiago hartu zuen Schar Colores Zaragozaren aurkako neurketa. Baina, hasiera serio eta indartsua izan bazuten ere, azkenean amore eman behar izan zuten sailkapenean ere talde hobea zela erakusten zuen Aragoikoen aurrean.

Azken emaitza 21-28koa izan zen, eta norgehiagokak balio izan zuen Karmele Hurtado eta Maialen Insausti taldea lagako duten jokalariei euren ekarpena eskertu eta taldean laga duten arrastoa eskertzeko.