Zilarrezko Mailako Mek Eibar Eskubaloiak Loizaga Castro Urdiales hartuko du etzi Ipuruan

Amaia San Martin jokalaria itzuliko da taldera
Zilarrezko Mailako Mek Eibar Eskubaloiak Loizaga Castro Urdiales hartuko du etzi Ipuruan
2024/02/15 13:28
…eta kitto!

Loizaga Castro Urdiales eskarmentu handiko taldea hartuko du Mek Eibar Eskubaloiko emakumezkoen lehen taldeak Zilarrezko Mailako asteburuko partiduan. Arratsaldeko 18:30ean hasiko da Ipuruako norgehiagoka, eta eibartarrek aurre egin beharko diote erasoa indargunetzat duen talde arriskutsuari, “lehen lerroan eta pibotearekin egiten duten jokoaren aurrean”. Etxeko taldeak jokoari abiadura ematea espero da, Castrok defentsan izan ditzakeen ahuleziak aprobetxatuz 6 metroetatik jaurtitzeko aukerak sortzeko. Amaia San Martin Mek-era itzultzeak, gainera, beste bultzada bat emango dio taldeari, egungo egoera iraultzea eta sailkapenean postuak igotzea espero baitute.

Zalantzarik gabe, norgehiagoka honek zazpi finaleko sail baten hasiera markatuko du Andoni Perezen neskentzat, beren joko dinamika aldatu nahi baitute.