Zilarrezko Mek Eibar Eskubaloiak Berango Urduliz hartuko du bihar Ipuruan
Gizonezkoek, bestalde Hondarribia Bidasoa B izango dute arerio
2025/02/28
11:24
eta kitto!
Mailari eustea ziurtatuta, Andoni Perezek zuzentzen duen taldeak presiorik gabe jokatzeko eta ligako azken bost partida hauetan aurrerapausoa emateko aukera du. Oraingoan Berango Urduliz azken sailkatua izango du bisitari Ipuruan, bihar 18:30ean hasiko den norgehiagokan. Aurkaria atzetik badago ere, defentsan Mek Eibar-ek bere ohiko intentsitateari eutsi beharko dio.
1. Nazional Mailako gizonezkoen taldeak, bestalde, exijentzia handiko erronka izango du Hondarribia Bidasoa B-ren aurka ordu laurden geroago kanpoan jokatu beharreko neurketan, joanekoan ere oso norgehiagoka lehiatua izan baitzen bi taldeen artekoa; kontuan izan behar da Anaitasuna liderra 32-25 menderatzea lortu duen talde bakarra dela.