Zinea ikusteko inoiz baino egun eta pelikula gehiago Coliseon
Normalean Coliseoko zine karteldegiak hiru egunetarako egitarauan lau pelikula eskaintzen badizkigu, oraingoan programazioa lau egunera zabalduko da (barixakutik astelehenera) eta, horrez gain, karteldegian izango diren filmak seira igoko dira.
Barixakuko, maiatzaren 2ko, saioak aurreko astelehenean proiektatu ezin izan zirenak izango dira; hau da, itzalaldiaren eraginez apirilaren 28an eman barik geratu ziren proiekzioak errekuperatuko dituzte etziko emanaldietan. Hor joango dira “Confidencial” 1 Aretoan, “Una ballena” 2 Aretoan eta “Faisaien irla” Antzokian.
Behin ohiko programaziora itzulita, Steven Soderbergh-en “Confidencial (Black Bag)”-ek bigarren asteburua beteko du 1 Aretoan eta, betiko bidetik, hiru pelikula berri izango ditu lagun zapatutik domekara arteko egitarauan. Celia Ricoren “La buena letra” 2 Aretoan eskainiko dute, Ryan Coogler-en “Los pecadores” Antzokian eta 1 Aretoan hartuko du kokaleku, eta animaziozko Gilles de Maistreren “Moon, mi amigo panda”, betiko bidetik, Antzokian proiektatuko dute. “Los pecadores” filmaren pelikulan iraupen luzeak bere ordutegian aldaketak egitera behartzen du.