"Zinema eta Buru Osasuna" zine-forum zikloa Agifesen eskutik
2016/05/06
10:56
eta kitto!
Iazko azaroan Donostian eskaini zen Zinema eta Buru Osasuna zine-forum ziklo arrakastatsuaren ostean, Agifes buru gaixotasuna dutenen eta senideen Gipuzkoako elkarteak Eibarrerako ekimen berria antolatu du, "Mintzatuz osatu" sentsibilizazio kanpainaren barruan. Egitasmoaren helburua "buruko osasun arazoak dituzten pertsonekiko enpatia eta gizarte-babesa sustatzea" da. Zine-forumaren lau saioak maiatzean, astelehenetan (9an, 16an, 23an eta 30ean) izango dira, Coliseoko 1. aretoan, 19:30ean. Sarrera doan da, baina gonbidapenak aldez aurretik jaso beharko dira zinemako leihatilan bertan edo Agifeseko egoitzan, pelikula bakoitzaren proiekzioaren aurreko astean zehar, astelehenetik aurrera. Gehienez bi sarrera har ditzake pertsona bakoitzak saio bakoitzeko.
Maiatzaren 9an hasiko da zikloa, "El lado bueno de las cosas" filmarekin. David O. Russell zuzendariaren komedia dramatiko horrek Oscar sarietarako zortzi nominazio jaso zituen eta bi buru nahasmendu azaltzen ditu: bipolarra eta obsesibo-konpultsiboa. Hurrengo saioan, 16koan, fobia soziala eta beste nahasmendu batzuk lantzen dituen "Elling" pelikula norvegiarra eskainiko da. Maiatzaren 23an, berriz, Joe Wright-en "El Solista" proiektatuko da. Pelikula horrek eskizofrenia duen biolontxelo-jotzaile baten bizitza kontatzen du, eta benetako istorio batean oinarritua dago. Zikloa "Shine" film australiarrak itxiko du, maiatzaren 30ean, eskizofrenia izan zuen David Helfgott pianista eta haur prodijioaren bizitzan oinarritutako istorioarekin.
Ikusleek, pelikularen ondoren, psikologo batek gidatutako solasaldian parte hartzeko aukera izango dute, filmaren mezuan sakontzeko.