Zirkua, musika eta dantza elkartzen dituen kale-ikuskizuna eskainiko du Zirkozaurrek gaur Errebal Plazan
2023/05/05
17:16
eta kitto!
Gaur 19:00etan hasiko da Errebal Plazan “Harreman”, Zirkozaurre konpainiaren ikuskizuna. Jorge Silvestre eta Gorka Pereiraren zuzendaritzapean, zirku-artistak, dantzariak eta musikariak arituko dira dohainik disfrutatu ahal izango den kale-ikuskizuna eskaintzen. Lan honek zirkua eta euskal musika tradizionala elkartzen ditu, “itxura desberdineko bi mundu, baina gauza asko partekatzen dituztenak. Sustraietatik, identitatetik bidaia bat proposatzen du lanak. Eta, ibilbide horretan, zirkuko teknikak berrasmatu egiten dira, gure melodia ezagunenekin besarkatzeko eta eszena emozioz eta konplizitatez betetzeko”.