Zorionak Ludoteka Zinemaldian egongo da, eta zerbitzua publiko guztiarentzat zabalik egongo da bi egunetan

Zerbitzua, berez, antolakuntzako langileen seme-alabentzat pentsatuta dago, baina, iaz bezala, Zinemaldiko publikoak ere erabili ahalko du, zapatuan (irailaren 21ean) eta domekan (irailaren 22an), arratsaldez
Zorionak Ludoteka Zinemaldian egongo da, eta zerbitzua publiko guztiarentzat zabalik egongo da bi egunetan
2024/09/16 17:05
eta kitto!

Aurten ere Eibarko Zorionak Ludotekakoak Donostiako Zinemaldiko Puxika Gorria ludotekan arituko dira beharrean, irailaren 20tik 28ra. Seigarrenez egongo dira bertan, eta aurreko edizioetan bezala, Puxika Gorriak 120 metro karratuko espazioa izango du San Telmo Museoan. Gainera, terraza estalia izango duen barneko espazio bat egokituko da bertan. 

Zerbitzua, berez, antolakuntzako langileen seme-alabentzat pentsatuta dago, baina, iaz bezala, Zinemaldiko publikoak ere erabili ahalko du, zapatuan (irailaren 21ean) eta domekan (irailaren 22an), arratsaldez. Horrela, egun horietako saio baterako sarrera bat izanez gero, ludotekan hiru orduz (15:00etatik 18:30era) doan egoteko aukera izango dute (edukiera bete arte). Horretarako ezinbestekoa da aldez aurretik tokia gordetzea (Zorionak-eko arduradunekin zuzenean harremanetan jartzeko, 688876518 telefono zenbakira deitu edo ludotekazorionak@gmail.com helbidera idatzi daiteke).  Zorionak Kids & Party-ko zaintzaileek euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez emango dute arreta, eta lekuak mugatuak dira.