Zortzi domina eibartarrentzat 35. Eibarko Gabon Kopan
2012tik 2016ra arteko tarte horretan jaiotako 33 igerilari aurkeztu zituen Eibar Igerixan klubak
2024/12/20
10:31
eta kitto!
Ipurua kiroldegian hilaren 14an jokatutako Gabon Kopako XXXV. edizioan 2012tik 2016ra arteko tarte horretan jaiotako 33 igerilari aurkeztu zituen Eibar Igerixan klubak, 19 neska eta 13 mutil. Eta ez ziren esku hutsik joan, etxean jokatutako probetan zortzi domina irabazi zituztelako: zilarrezko hiru eta brontzezko beste bost. Zilarra bereganatu zuten Xuhare Gojenolak (bizkar erako 50 metrotan), Luka Martinek (50 braza) eta Igoitz Reimundez (100 braza). Eta brontzezkoarekin bueltatu ziren Aiora Vega (50 bizkarra), Jone Basaras (50 tximeleta), Lucia Cámara (100 bizkarra), Jon Lopez (50 braza) eta Beñat Duran (100 bizkarra).