Zozketatu dituzte arropa-dendetan ikusgai egon ziren Zuloagaren 28 koadroren kopia baimenduak
2021/04/28
15:10
eta kitto!
Eibarko zenbait arropa-dendatan egon ziren Zuloagaren 28 koadroren kopia baimenduen zozketa egin da gaur, udaletxeko pleno aretoan, eta bertan izan dira Jon Iraola alkatea, Belen Méndez de Vigo Elikagaien Bankuko lehendakaria, Idoia Sarasketa Ego Ibarra batzordeburua, José María Beitia eskualdean Bankuak duen ordezkaria eta Josu Mendicute, Isabel Fernández eta Gorka Errasti zinegotziak. Esan dutenez, zozketarako 2.000 txartel inguru saldu dira eta txartel-salmentarekin batutako dirua Gipuzkoako Elikagaien Bankurako izan da.
Zozketa hasi aurretik alkateak gogora ekarri duenez, “erakusketa hura margolari eibartarren jaiotzaren 150 urteurrenean egin zen, “haren lana ezagutarazteko eta osasun-krisiko sasoi honetan merkataritzaren alde egiteko”. Ekimenak oso harrera ona izan zuela ikusita, Udalak, beste urrats bat eman nahian, hitzarmena sinatu zuen Elikagaien Bankuarekin koadroak erakunde horren eskuetan lagatzeko eta dirua batzeko kanpaina garatzeko. Gaurko ekitaldian, Elikagaien Bankua une latz hauetan egiten ari den lanaren garrantzia azpimarratu dute.
Elikagaien Bankuko eskualdeko ordezkariak boto-ontzi batetik atera ditu saritutako 28 zenbakiak, eta koadro bakoitzari lehendik emandako zenbakiari esleitu zaio ateratzen joan den zenbaki bakoitza.
Saritutakoek udaletxeko 2. solairuan (Ego Ibarra) jaso ahal izango dute koadroa, apirilaren 30etik aurrera (astelehenetik barixakura, 09:00etatik 13:00era). Koadroak jasotzeko epea apirilaren 30etik maiatzaren 15era bitartean izango da.
Jarraian daukazue zozketatu diren koadroen zerrenda eta bakoitzari esleitu zaion zenbakia:

- Madame Malinowskaren erretratua 00538
- Jesukristo odoletan 08256
- Monje domingotarra 00501
- Bodegoia-Madariak 03275
- Adela de Quintana andrearen erretratua 02807
- Dantzaria 05642
- Oterito 01339
- Pablo Uranga pintatzen 00011
- Mathie de Noaillesen kondesaren erretratua 04795
- Anderea eguzkitakoarekin 01348
- Mademoiselle Souty á la garçon 05353
- Ramon Suarez mutikoa 00891
- Segoviako etxe zaharrak 05501
- Lolaren burua 00883
- Ortega y Gasseten erretratua 00044
- Valentine Dethomasen erretratua 00058
- Plácido Zuloaga bere tailerrean 00080
- Lolita Muth Ben Maacha 01501
- Ignacio Zuloagaren autoerretratua ehiztari jantzita 02759
- Autoerretratua 06001
- Campo Alegreko kondearen erretratua 05771
- Larrapidi biolinistaren erretratua 00869
- Untzagako zezen korrida 00508
- Errioxako paisaia 00762
- Toledoko ikusmira 04055
- Nire lehengusinak 08272
- Urkizuko iturria 08321
- Balenciaga pintorearen erretratua 05664