Zuberoako Azkorria gaztaren inguruko hitzaldi-dastaketa Basagunean
2025/10/30
13:52
eta kitto!

Gaztazaleentzat hitzordu interesgarria antolatu du Basa elkarteak azaroaren 8rako (zapatua), Errebalen. Antolatzaileen berbetan, “Ekaitz Masusta gaztagilea etorriko zaigu Zuberoatik. Azkorria kooperatibako gazta desberdinak aurkezteaz batera, dastaketa eskainiko du. Saioa hasteko, 11:00etan elkartuko gara Basagunean, gerora goiko aretoan dastaketa burutzeko”. Parte hartzeko interesa duenak, Basagunean eman dezake izena, basatopagunea@gmail.com helbidera mezua bidalita edo Basako Instagram kontuaren bitartez. Egunean bertan 5 euro ordaindu beharko dira.