Zuberoako ikastolen aldeko otarrak eskuragarri

Zuberoako ikastolen aldeko otarrak eskuragarri
2023/11/20 12:42
eta kitto!
Zuberoako ikastolen aldeko saski-salmenta abiatu da. Eibarren urteak daramatzate Eibarko Klub Deportiboko Kezka dantza taldetik Zuberoako ikastolen kanpaina honetan parte hartzen eta aurten ere arituko dira. Iaz bezala, aurten ere eskaerak Ikaskoli.eus-en egingo dira eta otarrak Eibarko Klub Deportiboan jasoko dira. Azaroaren 26ra arte egin daitezke eskaerak eta banaketa abenduaren 15ean egingo da.

3 otar daude aukeran
Pettara
Prezioa: 50 euro.
Produktuak: ahate gibel berrosatua, eztia, ardi gazta kiloa, bixkotx sukratuak eta pastak.




Arbaila
Prezia: 57 euro.
Produktuak: Eztia, bixkotx artisanalak, kilo erdiko bi ardi gazta, bixkotx gatzatuak, erreximenta, pastak eta tisana.

Basabürüa
Prezioa: 68 euro.
Produktuak: Xerri patea, bixkotx artisanalak, ardi gazta kiloa, xahalki axoa, lukainka idorra eta pastak.

Zuberoako ikastolak otarra