Zuloagari buruzko hitzaldi zikloa antolatu dute Bilboko Arte Ederren Museoan
2019/09/09
16:53
eta kitto!
Urriaren 20ra arte egongo da ikusgai Bilboko Arte Ederren Museoan “Zuloaga (1870-1945)” erakusketa eta, horren harira, margolari eibartarraren bizitza eta obrari buruzko hiru hitzaldi emango dituzte Mikel Lertxundi Galiana eta Javier Novo Gonzalez erakusketaren komisarioek: irailaren 18an “Zuloaga Zuloagaren aurretik (1870-1898)” izenburukoa emango dute, 25ean “Zuloaga (1898-1924)” izenekoa eta urriaren 2an “Zuloaga Zuloagaren ondoren (1925-1945)” izenburukoarekin itxiko dute zikloa. Hiru hitzaldiak 19:00etan hasiko dira, Auditoriumean.