Zumaiako hondartzan hilik aurkitu zuten emakumearen desagerpena Eibarko komisaldegian salatu zuten

60 urteko emakumea da eta joan den larunbatean, apirilak 11, izan zuten azken harremana berarekin
Zumaiako hondartzan hilik aurkitu zuten emakumearen desagerpena Eibarko komisaldegian salatu zuten
Itzurun hondartza. JUAN HERRERO / EFE
2026/04/16 12:32
Ekhi Belar Errasti

Ertzaintzak jakinarazi du joan den igandean Zumaiako Itzurun hondartzan aurkitutako gorpua identifikatu duela, eta desagertuta zegoen emakume bati dagokiola baieztatu du. Emakumearen desagerpena apirilaren 13n salatu zuen senitarteko batek Eibarko ertzain-etxean. Antza denez, hilaren 11n, larunbatean, izan zuten azken harremana biktimarekin.

Ertzaintzak dioenez, aurkitu zutenean emakumeak ez zeraman dokumentaziorik, eta ezin izan zuten identifikatu. Jarraian Donostiako Auzitegiko Medikuntzako Euskal Institutura eraman zuten autopsia egiteko, eta ez zuten inolako kriminalitate-zantzurik aurkitu.