Zuzeneko musikarekin lagundutako marrazketa saioa egingo da Ipuruako Merkatu Plazan
Maite Arriaga artista eibartarrak antolatutako saioa abenduaren 27an izango da.
2025/12/23
12:31
Silbia Hernandez Arrazola
Maite Arriaga artista eibartarrak antolatuta, abenduaren 27an (zapatua) Marrazki Jam Saioa egingo da Ipuruako Merkatu Plazan, 19:00etatik 21:00etara. Horrelako saioetan marrazkilari batzuk elkarrekin biltzen dira, inprobisatzeko, ideiak partekatzeko eta presiorik gabe marrazteko. Honetan, gainera, zuzeneko musika egongo da. Saio honetan Mariano Hurtadoren zuzeneko musika izango dute lagun. Dohainik izango da, baina aurretik izena eman behar da, 668516893 telefono zenbakira deituta.
