Eibarko Udaletxeko Gazteri saileko egitasmoa eta ekipamendua da Eibarko Muzategi kalean dagoen Gaztelekua. Zerbitzu publikoa da eta bertan gazteak protagonista nagusiak dira.
Gaztelekua 12-18 urte bitarteko gazteentzako lekua da, topagunea. Doako zerbitzua da eta aisialdi hezitzailea euskaraz garatzea da egitasmo honen helburu nagusia.
Zer egiten da gaztelekuan?
Gaztelekuak gazteak lagunekin elkartzeko, hitz egiteko, gustura egoteko, musika entzun, etxerako lanak zein talde lanak egiteko, jendea ezagutzeko eta hainbat jardueretan parte hartzeko aukera ematen du.
Zerbitzuaren eskaintza gazteen preminetan eta eskaeretan oinarritzen da, programaketa nerabeen interesetan eta proposamenetan oinarritzen da. Hilero programa antolatzen da gazteekin batera: ikastaroak, lehiaketak, jolasak, jaialdiak, tailerrak, filmeak, sukaldaritza, txangoak… burutzen dira. Hau guztia aurrera eramateko, egokitutako hiru gune dauzkagu. Jarduerak gaztelekuan bertan zein gaztelekutik kanpo (kalean, hondartzan, mendian…) egin daitezke.
Gazteak nahi dutenean hurbil daitezke eta arratsalde osoan egoteko aukera daukate.
Non dago?
Helbidea: Muzategi kalea, 3, Eibar
Ordutegia
Astelehena → itxita
Astearte-osteguna → 18:00- 20:00
Ostirala → 16:30- 21:00
Larunbata → 17:00-21:00
Igandea (eta jai egunak) → 17:00-20:30
Blog-a:
eibarkogaztelekua.wordpress.com
Instagram kontua:
Indianokua Gaztelekua
E-posta:
eibarkogaztelekua@gmail.com
Whatsapp-a: 688 682 372
Animatu eta etorri Indianokua ezagutzera, bertako hezitzaileak zuen zain egongo gara!
Etiketak: #autodefentsa feminista, #gaztelekua, #Indianokua