Beatriz Mayo eibartarrak eraman du …eta kitto!-ren otarra

Beatriz Mayo eibartarrak eraman du …eta kitto!-ren otarra
ETA KITTO 2016, Abe 23

Beatriz Mayo izan da …eta kitto! Euskara Elkartearen Gabonetako otarraren irabazlea. Saridunak atzo arratsaldean deitu zuen …eta kitto!-ra, abenduaren 14an egindako zozketan saritutako 6314 zenbakia berak zuela esaten, eta gaur eguerdian bertan jaso du saria El Corte Inglesean, …eta kitto!-ko eta Eibarko dendako ordezkarien eskutik. Kalean saldu da aurtengo zenbaki saritua eta horrela, kalean rifa erosita eraman du 2.000 euroko balioa duen otar ederra. Irabazleari zorionak eta on egin eta rifak erosi dituzuen guztioi, berriz, mila esker emandako laguntzagatik!

kitto-otar-irabazle-5

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »