Ana Galarragaren “19aren izurria argitzen” bideo-pilula bana zabalduko dugu egunero

Ana Galarragaren “19aren izurria argitzen” bideo-pilula bana zabalduko dugu egunero
2020/03/30 eta kitto!
Elhuyar Zientziako lantaldeak bideo-pilula sorta bat prestatu du, koronabirusaren inguruko argibideak emateko. “19aren izurria argitzen” izenburuari jarraituta, Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko kideak minutu bateko bideoetan hainbat gai landu ditu, hala nola, birusaren jatorria, komunitate zientifikoaren ahalegina, adinaren araberako eragina, emakumeak zaurgarriago izatea, edota tratamenduen inguruan. Guztira bederatzi bideo-pilula izango dira eta, gaurtik hasita, egunero argitaratuko da horietako bat.

Saguzarretatik gizakietara izenburuko lehen atal honetan birusaren jatorriaz egingo digu berba Ana Galarragak.

https://youtu.be/X9szY5HnIpw

Edukia Elhuyarren sare sozialetan eta zientzia.eus atarian zabalduko da eta, horrez gain, euskarazko 30 hedabide baino gehiagotan ere hedatuko da, tartean …eta kitto! aldizkarian, webgune, telebista eta irrati-emisioen bidez.
Elhuyarretik azaldu dutenez, “koronabirusak sortu duen egoera berezi honetan, herritarrei euskarazko informazio irizpidedun eta kalitatezkoa ematea ezinbestekoa da Elhuyarren ustez, eta lan horrek hedadura handiagoa izan dezan, euskarazko komunikabideekin elkarlana sendotzeko abagunea aprobetxatu nahi izan du, eduki hori guztion eskura jarriz”.