Baratza Gourmetek irabazi du XV. Eibarko Pintxo Lehiaketa

Baratza Gourmetek irabazi du XV. Eibarko Pintxo Lehiaketa
2018/11/23 22:06
eta kitto!
Arrate Kultur Elkartearen eskutik egin den XV. Eibarko Pintxo Lehiaketaren San Andres Sariaren irabazleak aukeratu dituzte epaimahaia osatu duten Ruben Etxaniz, Unai Magunazelaia eta Josu Gimenezek. Beste ezer baino lehen, eskerrak eman nahi dizkiete parte hartu duten guztiei, "beraien ilusio eta lan izugarriagatik pintxoak prestatzerako orduan eta aurkezpenean". Horrekin batera, Eibar Merkataritza Gune Irekiari eta Udalari beraien laguntza eskertu nahi diete eta, aurtengo maila altua nabarmentzeaz gain, aurkeztutako pintxoen kalitatea eta erabakia hartzeko izan duten zailtasuna azpimarratu dute.  Honakoak izan dira aurtengo edizioko irabazleak:

- Pintxo Onenari Saria: BARATZA GOURMET

- Bertako produktuekin egindako Pintxo Onenari Saria: BARATZA GOURMET

- Aipamen bereziak:

LAUBIDE: zaporeen konbinazioagatik

HIRUROK: ez ohiko proposamenen eskeintza eta elaborazioagatik.

- Publikoaren Saria (3.222 bezerok emandako bozkak jaso dira) : HIRUROK.

Publikoaren botua eman dutenen artean burututako zozketaren irabazlea, berriz, Anartz Fernandez Prieto izan da. Errigorako saski bat jasoko du.

Sariak San Andres egunean banatuko dituzte, 13:00ean Untzagan.