[BIDEOA] #Eibarrenbadakagu kanpainan parte hartu dutenen bideoa

[BIDEOA] #Eibarrenbadakagu kanpainan parte hartu dutenen bideoa
ETA KITTO 2020, Api 18

Bi aste hauetan asko izan zarete #Eibarrenbadakagu kanpainarekin bat egin duzuenak eta are gehiago #nikEibarrengastaukot leloarekin argazkia atera eta bidali duzuenak. Mundialak zarete!

Kanpainan parte hartu duten establezimenduen bideotxo bat prestatu dugu gure indar eta babes osoa helarazteko asmoarekin. Eutsi!

Gure herriko merkataritza sustatzeko neurriak hartu ditugu eta aldizkariaren bitartez ezagutuko duzue laster. Bien bitartean herritarrak animatu nahi ditugu #nikEibarrengastaukot kanpainarekin bat eginĀ  eta argazkiak (horizontalean) normalizazioa@etakitto.eus helbidera bidali ditzaten. Denok elkarrekin lortuko dugulako! Aupa Eibar!

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »