Aukeratu dituzte Eguen Zuri argazki lehiaketako irabazleak
2020/04/01
15:41
eta kitto!
Arrate Kultur Elkarteak urtero antolatzen duen Eguen Zuri argazki leihaketaren ohiko martxa eten behar izan dute, COVID-19ak sortu duen egoerak hala behartuta. Oraingoz irabazleei saria emateko ekitaldirik ezingo da egin, baina aurtengo hiru saridunak aukeratu ditu epaimahaiak: lehen saria Jose Luis Irigoienek eraman du,“Eskuak” lanarekin; bigarrena, berriz, Pedro San Romanek, “Momotxorros” lanarekin; eta hirugarrena Fernando Retolaza Loidik, “Txanogorritxu festara” izenburukoaren. Aurtengo lehiaketarako 12 egileren 33 lan jaso dituzte.
Bestalde, Arrate Kultur Elkartetik azaldu dutenez, “ohiko sari banaketa ekitaldia eta aukeratutako 20 lanen erakusketa aurrerago, horretarako aukera dagoenean egingo ditugu. Bitartean, argazkiak gure Facebook orrian argitaratuko ditugu, ikusi nahi dutenek aukera izan dezaten”.