Eibarko sozialistek eta jeltzaleek txosna solidario bana zabalduko dute Arrate egunean

Eibarko sozialistek eta jeltzaleek txosna solidario bana zabalduko dute Arrate egunean
2018/09/07 19:08
eta kitto!
Azken urteotako martxan, aurten ere txosna zabalduko du Eibarko Elkarte Sozialistak Arraten, LGTBIen eskubideen alde lan egiten duen Eibarko Gehitu elkarteari laguntzeko asmoz. Sozialisten txosna zapatuan egongo da zabalik eta bertan, ohiko edariez gain, pintxo eta ogitartekoak jateko aukera izango da. Egunean zehar saldutakoari esker biltzen duten dirua Gehitu Elkartekoei emango diote. Antolatzaileek herritar guztiak Arratera igotzera animatu nahi ditu, “eibartarrondako horren bereziak diren jaietaz gozatzera”.

Eibarko sozialistek bildutako dirua Eibarko Gehitu elkartekoei laguntzeko izango da. Eibarko sozialistek bildutako dirua Eibarko Gehitu elkartekoei laguntzeko izango da.

Alderdi sozialistak ez ezik, Eibarko EAJ-PNVk ere zabalduko du txosna Arrate egunean, kasu honetan ere herriko elkarte batentzat dirua biltzeko asmoz. Egun osoan zabalik egongo den txosnan pintxoak, ogitartekoak eta txorizo egosia jateko aukera izango da, ohiko edariekin lagunduta. Jeeltzaleek bildutako diru guztia Agifes, Buru Osasun Arazoa duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartekoentzat izango da.

Eibarko EAJ-PNVkoen txosnan bildutako dirua Agifes elkarteari emango diote. Eibarko EAJ-PNVkoen txosnan bildutako dirua Agifes elkarteari emango diote.

Horrez gain, Euskadiko Gazte Sozialistak Arraten egongo dira, “Eraso Sexistarik EZ” kanpainarekin. Indarkeria matxistarik gabeko jai batzuen alde gizartea kontzientziatzea bilatzen duen kanpaina 2016az geroztik garatzen dihardue hainbat herritan eta asmo horrekin joango dira bihar Arratera.