Ekainaren 10ean izango da aurten hamargarren edizioa beteko duen Galdaramiñora igoera

0    Berriak, Kirolak 
Silbia
Ekainaren 10ean izango da aurten hamargarren edizioa beteko duen Galdaramiñora igoera
2018, Mai 16

Urki auzoko jaien barruan Galdaramiñora igoera egingo da ekainaren 10ean. Goizeko 09:30ean hasiko da aurten X. edizioa beteko duen mendi lasterketa. Mendiko ibilbideak 18 kilometro dauzka eta 930 metroko desnibela du. Lau mendi igoko dituzte korrikalariek: Galdaramiño (669 m), Azkonabitza (726 m), Topinburu (590 m) eta Ilordo (500 m). Irteera eta helmuga Urki auzoko Nuevo tabernaren ondoan izango dira eta proba amaitzean kamisetak banatuko dituzte. Auzolanean egindako proba herrikoia da eta Urkiko Jai Batzordeak eta Eibarko Klub Deportiboak babesten dute. Izena emateko zein informazio zehatzagoa izateko HEMEN begiratu.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »