‘Aurten bai, Eibarren 1.500 euskaraz!’ errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina martxan

‘Aurten bai, Eibarren 1.500 euskaraz!’ errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina martxan
2020/04/06 09:27
eta kitto!
Eibarko Udalak ‘Aurten bai, Eibarren 1.500 euskaraz!’ kanpaina jarri du martxan errenta aitorpena euskaraz egitea bultzatzeko. “Aurtengo kanpainan azpimarratu nahi da bizi dugun egoera berezi honetan hizkuntzari ere erreparatzeko aukera dugula. Eibarren euskaraz bizi nahi duten herritar guztiei errenta aitorpena euskaraz egiteko gonbita egin nahi zaie kanpaina honen bitartez”, dio Udalak.

2019an 14.234tik 1.402 errenta aitorpen egin ziren euskaraz, 2018an baino 122 gehiago. Aurten 1.500eko langa apurtzea da helburua.

 

Autolikidazioak gaurtik aurrera

Martxoaren 30ean errentaren autolikidazio proposamenak ikusteko aukera eman zuen Gipuzkoako Ogasunak eta gaurtik aurrera onartu ahal izango dira. Errenta mekanizaturako hitzordua eskatzeko epea, ordea, zehaztu gabe dago oraindik.