Eibarko Jai Batzordeak egitarau berezia antolatu du barixakuan Korrika hartzeko
2022/03/28
12:23
eta kitto!
Korrika barixaku goizean pasako da Eibartik eta, egun berezia izanik, zenbait ekintza egingo dira girotzeko. Eibarko Jai Batzordeak, adibidez, egun osoko egitaraua prestatu du, goizetik gauera.
Korrika 9:25ak inguruan etorriko da Ermutik. Beraz, motorrak berotzen joateko, 9:00etan argazkia egingo da Untzagan eta, gero, Gazte Kilometroa egiteko prestatuko dira, Txoko taberna parean. Korrika egin ondoren, 11:00etan, hamarretakoa egingo da Untzagan.
Arratsaldean jai giroarekin jarraitzeko aukera egongo da. 19:00etan poteo musikatua, karaokea eta jolasak egingo dira Kalaka tabernan. 21:00etan, berriz, bertso afaria egingo da Kultun Unai Iturriaga eta Maider Arregi bertsolariekin.