Jai-giroan hasi du ikasturte berria Berbetan mintzapraktika-egitasmoak

Jai-giroan hasi du ikasturte berria Berbetan mintzapraktika-egitasmoak
2023/10/05 19:08
eta kitto!
Berbetan jaialdia egin du …eta kitto! Euskara Elkarteak gaur arratsaldean, Untzagan. Horrela hasi dute ikasturte berria Berbetan mintzapraktika-egitasmoak eta haren adarrek, Gurasoak Berbetan familia-giroa euskalduntzeko programak eta Ongietorri harrera eta elkarbizitzarakoak. Jaialdiarekin hasi aurretik, talde argazkia egin da harmailetan, egitasmoa aurkezteko.

Datozen egunotan jarriko dira martxan hiru programak eta egunotan zabalkundearekin dihardute elkartekoek, baina baten batek infomazio gehiago nahi izanez gero edo zuzenean izena eman nahi badu, 943200918 telefonora deitu edo mezua bidali dezake elkartea@etakitto.eus edo ongietorri@etakitto.eus helbideetara.

[foogallery id="134410"]