Korrika apirilaren 1ean pasako da Eibartik

Korrika apirilaren 1ean pasako da Eibartik
2022/01/19 12:53
eta kitto!
Data apuntatu zuen agendan: apirilak 1, barixakua, 09:30. Egun eta ordu horretan pasako da 22. Korrika Eibartik, hainbeste itxaron behar izan dugun Korrika. Aurtengo edizioa Amurrion hasiko da egun bat lehenago, martxoaren 31n, eta 2.180 kilometro egin ondoren Donostiara helduko da apirilaren 10ean.

Korrika Ermutik helduko da Eibarrera eta lekukoak Elgoibarrera joko du hemendik irteten denean, gero Soraluzera abiatu eta Debagoienean murgiltzeko.

‘Hitzekin’ izango da Korrikak edizio honetan erabiliko duen goiburua eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei egingo zaie aitortza, euskararen sustapenean eragile aktibo izateagatik.

Edizio honetako abestiaren letra Sustrai Colina bertsolariak egin du; Ane Garciak, Anarik eta Nerea Urbizuk abestu dute; eta Ander Zulaika, Itsaso Etxebeste, Eñaut Gaztañaga eta Nerea Urbizu bera izan dira musikariak.



22-korrikaren-ibilbidea