134 positibo berri Eibarren ostiraletik igandera arte, aurreko asteburuan baino 68 gehiago

134 positibo berri Eibarren ostiraletik igandera arte, aurreko asteburuan baino 68 gehiago
2020/11/02 13:08
eta kitto!
Ostiraletik igandera 134 positibo berri detektatu dituzte Eibarren (45 ostiralean, 47 larunbatean eta 42 igandean), aurreko asteburuan baino 68 gehiago. Inzidentzia-tasa 1.376,35ean dago une hauetan. Eskualdeko beste herrietan, Ermuan 59 kasu berri atzeman dira asteburuan; 22 Elgoibarren; 15 Deban;  7 Soraluzen. bosna Mutrikun eta Mendaron; eta kasu bakarra Mallabian.  Debabarrena eskualdean, guztira, 228 positibo berri dira, aurreko asteburuan baino 76 gehiago. Asteburuko datuak herriz herri (ostiraletik igandera arte):

asteburukoak

 

EAEn 972 kasu atzeman dituzte azken orduetan, 12.452 PCR eta antigenoen proba eginda. Lurraldez lurralde, Bizkaian atzeman dituzte gehien: 520. Gipuzkoam 368 detektatu dituzte; eta Araban, 64. Jaurlaritzak beste 20 kasu baieztatu ditu Araba, Bizkai eta Gipuzkoatik kanpo. Hala, positibo tasa %7,8koa izan da EAEn.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 43 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 104 pertsona ZIUn daude