3D inprimagailuekin osasun langileentzako biserak fabrikatzen dihardute Armeria Eskolan

3D inprimagailuekin osasun langileentzako biserak fabrikatzen dihardute Armeria Eskolan
ETA KITTO 2020, Mar 24

Hainbat egitasmo jarri dira martxan koronabirusari aurre egiteko osasun zentroetan dagoen material eskasiari erantzuna emateko asmoz. Armeria Eskolan, adibidez, osasun arloko langileek erabiltzen dituzten biserak fabrikatu dituzte 3D inprimagailuak erabiliz.

Egitasmo hau, Euskadiko maker komunitateak martxan jarri duen duen egitasmoa bezala, erabat altruista da eta norbanakoek dituzten materialekin egiten dira biserak. Ekintza honen truke ez dute dirurik onartuko, baina materiala bai. Dagoeneko sortu dituzte hainbat bisera eta DYAren bitartez banatu dituzte EAEko hainbat osasun zentrotan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »