4 positibo berri Eibarren, 9 Debabarrenean

4 positibo berri Eibarren, 9 Debabarrenean
2020/07/16 eta kitto!
Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 58 dira. Lurraldeka, 5 Araban, 20 Bizkaian, 31 Gipuzkoan, eta 2 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Debabarrenari dagokionez, 9 kasu zenbatu dituzte azken orduetan: 4 Eibarren, 2 Elgoibarren, 1 Ermuan, 1 Deban eta 1 Soraluzen.

Atzo 4.815 proba egin ziren guztira (4.425 PCR eta 390 test azkar).

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA

Atzo hildako bat egon zen. Azken 60 egunetan PCR positiboa izan duen pertsona da.
Horrez gain, COVID diren edo izan diren 4 pertsona daude ZIUn.