5 positibo berri Eibarren eta intzidentzia-tasa behera doa
2020/12/15
12:48
eta kitto!
Atzo 5 positibo berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino 5 gutxiago. Horrela, herriko intzidentzia-tasa behera doa eta 469,79an dago.
Eskualdeko beste herriei dagokienez, Ermuan 7 lagunek eman zuten atzo positibo koronabirusean (beraz, eremu gorrian jarraitzen du Ermuak 542,43ko intzidentzia-tasarekin, 4 Mendaron eta bana Deban, Mutrikun, Soraluzen eta Elgoibarren. Beraz, 20 kasu berri egon dira eskualde osoan, aurreko egunean baino 6 gehiago.
Atzo, 8.853 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta, horietatik 423 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 95 Araban, 176 Bizkaian, 147 Gipuzkoan eta 5 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 38 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 101 pertsona ZIUn daude.