6 positibo berri atzeman zituzten atzo herrian eta intzidentzia-tasa 1.046,03an dago
2020/12/01
11:42
eta kitto!
Atzo 6 positibo berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino 7 gutxiago. Horrela, herriko intzidentzia-tasa 1.046,03an dago.
Eskualdeko beste herriei dagokienez, Elgoibarren 4 lagunek eman zuten atzo positibo koronabirusean, 3 Ermuan eta 1 Deban. Beraz, 14 kasu berri egon dira eskualde osoan, aurreko egunean baino 5 gutxiago.
Atzo, 8.693 test diagnostiko egin ziren, eta horietatik 486 positiboak izan ziren EAEn. Lurraldeen arabera: 71 Araban, 222 Bizkaian, 186 Gipuzkoan eta 7 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 42 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 131 pertsona ZIUn daude.