Alicia Garmendia Grupo Iruñako presidentea hil da

Alicia Garmendia Grupo Iruñako presidentea hil da
2021/01/18 eta kitto!
Eibarren jaio eta Bilbon bizi zen Alicia Garmendia Grupo Iruña enpresa-taldeko presidentea hil zen atzo. Bilboko eta, orokorrean, Bizkaiko ostalaritzako izen ezaguna izan da Garmendia, Iñaki Aseginolaza senarrak Café Iruñan hasi zuen bidea bikain jarraitu zuelako Gaizka eta Amaia seme-alabekin.

Hiru hamarkadatan egindako lana saritzeko, 2018an Jose María Korta garaikurra jaso zuen Iñigo Urkullu Lehendakariaren eskutik. Goian bego.

alicia garmendia seme alabak

Alicia (erdian), Gaizka eta Amaia seme-alabekin 2018an Jose María Korta saria jaso zuenean.