AP-8 autobidea itxita dago lur-jausi baten ondorioz
2020/02/06
17:01
eta kitto!
Lur-jausia 16:00ak inguruan izan da AP-8 autobideko 75. kilometroan, Eitzaga auzoan (Zaldibarko lurretan), Ermua eta Eibartik oso gertu (Ermuko Sallabente auzo parean). Lur-jausiak errepidea moztu du eta itxi egin dute norantza bietan. Irungo norantzako trafikoa Durangoko bidesaritik ateratzen dihardute; eta Kantabriara doana, bestetik, Eibarko irteeratik. Azken berrien arabera, "Eitzagako zabortegia goitik behera erori da. Zabortegiko 10 langileetatik bi desagertuta daude eta euren bila dabiltza".
[video width="640" height="352" mp4="https://etakitto.eus/wp-content/uploads/2020/02/WhatsApp-Video-2020-02-06-at-16.29.10.mp4"][/video]
#Ap8 Km 75 #Zaldibar-en ITXITA NORANTZA BIETAN #Lur_Jausia-gatik. Irungo norantzan trafikoa Durango bidesaritik ateratzen ari dira eta Kantabriako norantzan Eibarreko irteeratik. #Trafikoa
— Trafiko Zuzendaritza (@trafikoaEJGV) February 6, 2020
Pertsona bi bilan daude pic.twitter.com/nP4vvzA9sq — SOS Deiak - 112 (@112_SOSDeiak) February 6, 2020
[video width="640" height="352" mp4="https://etakitto.eus/wp-content/uploads/2020/02/WhatsApp-Video-2020-02-06-at-16.29.10.mp4"][/video]