[ARGAZIAK] Munduari Kolorea Ematen GKEk janari-bilketa egin du asteburuan

2021/09/27 eta kitto!
Herriko talde gazte batek sortu berri duen Munduari Kolorea Ematen Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKE) janari-bilketa egin du asteburuan, Untzagan jarri duen postuan. Jasotakoa Gipuzkoako Elikagaien Bankuari emango diote, baina ez hori bakarrik, dirua jasotzen ere ibili direlako eta zozketak egin dituztelako herritarren parte hartzea sustatuz.

Ekimena asteburuan egin den arren, oraindik badago laguntzeko aukera Bizum bitartez 607771722 telefonora dirua bidalita (erreferentzia: MKE). Jasotako diruarekin elikagaiak eta pardelak erosiko dituzte.

[foogallery id="112517"]