[ARGAZKIAK+BIDEOA] Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran omendu zituzten Eitzagan

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
[ARGAZKIAK+BIDEOA] Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran omendu zituzten Eitzagan
ETA KITTO 2022, Ots 07

Atzo bete ziren urte bi Zaldibarren Verter Recycling enpresako zabortegia amildu zela eta, hori gogoratzeko, manifestazioa egin zen Ermuko plazatik Eitzagara, ehunka herritarren parte-hartzearekin. Hondamendia gertatu zen Eitzaga auzoan omendu zituzten Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran, zabortegia behera erori zen egunean bertan beharrean ari zirela hil ziren bi langileak, bi abesti kantatuta eta, jarraian, dantzariak eskainitako aurreskuarekin. Langile biak gogoratzeko “herritarren ekarpenei esker” egin den eskulturan lore-eskaintza egin zuten jarraian. Hala ere, Zaldibar Argitu plataformatik salatu zutenez, “eskultura ipintzeko eskaera atzera bota digu Zaldibarko Udalak, dekretu bitartez”. Eskultura Eitzagan behin-betiko ipintzeko baimena eman arte, eskulturarekin batera ipini behar zen plaka oroigarria auzoko iturrian ipini dute.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »