Atzo 25 positibo berri atzeman zituzten Eibarren

Atzo 25 positibo berri atzeman zituzten Eibarren
2020/11/11 eta kitto!
Atzo 25 positibo berri atzeman ziren, aurreko egunean baino 47 gutxiago. Horrela, intzidentzia-tasa jaitsi egin da Eibarren, 2.301,26 izanik. Hala ere, EAEn zona gorrian dauden herrien artean intzidentzia-tasa handiena duen herria izan jarraitzen dugu.

Eskualdeko beste herrietan Ermuan 17 kasu zenbatu dira azken orduetan; 7 Elgoibarren; 9 Deban, 5 Mutrikun eta 4 Soraluzen. Debabarrenean, beraz, 60 positibo berri daude, aurreko egunean baino 68 gutxiago.

Atzo 17.890 test diagnostiko egin ziren, eta horietatik 1.401 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 142 Araban, 676 Bizkaian, 569 Gipuzkoan eta 14 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDa duten 133 pertsona ZIUn daude. Bestalde, azaroaren 02tik 08ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 73 hildako egon direla.