Atzo 40 positibo detektatu zituzten Eibarren, orain arteko kopururik altuena

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Atzo 40 positibo detektatu zituzten Eibarren, orain arteko kopururik altuena
ETA KITTO 2020, Urr 28

Atzo 40 positibo berri detektatu zituzten Eibarren PCR proben bitartez. Orain arte egun bakar batean Eibarren zenbatu duten kopururik altuena da. Inzidentzia tasa 869,85era igo da gure herrian.

Ermuan 21 izan ziren positibo eman zutenak, 9 Elgoibarren, 10 Deban, 3  Mallabian eta 2 Soraluzen. Guztira, beraz, 85 izan dira Debabarrena osoan baieztatutako kasuak.

Atzo, 15.509 PCR egin ziren, eta horietatik 1.164 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 143 Araban, 500 Bizkaian, 511 Gipuzkoan eta 10 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 73 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVID-19a duten 75 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, urriaren 19tik 25era bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID-19a dela eta 45 hildako egon direla.

 

 

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »