Azken orduetako euriteek eragindako kalteen zerrenda
2021/12/10
11:23
eta kitto!
Euriak zenbait kalte eragin ditu Eibarren eta Eibarko Udalak zerrenda bat landu du:
- Saihesbidea moztuta dago une honetan, Matxaria eta Asua-Erreka parean izandako bi lur-jausiren ondorioz. Udaletik, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin harremanetan gaude lurra garbitzeko, ezpondak egonkortzeko eta saihesbidea irekitzeko aurreikuspenak ezagutzeko. Aldunditik jakinarazi berri digutenez, saihesbidea arratsaldeko 18:00ak inguruan zabaltzea aurreikusten dute.
-Elgetarako errepidea moztuta dago zuhaitz bat erori delako. Gorabehera horren berri ere eman zaio Aldundian horren ardura duen sailara, ahal bezain laster ken dezaten.
Udala foru-erakundearen esku jartzen da, udal baliabideekin behar duten guztian laguntzeko.
- Unbera doan errepidea, kirol-instalazioak barne, itxita dago, lur-jausi baten ondorioz. Udal Lantaldea, udal teknikariekin batera, bertara joan dira egoera baloratzeko eta hartu behar diren erabakiak hartzeko, betiere inguru hartarako sarbidea segurtasun osoz egiten dela bermatuta.
- Cadenas Iris enpresaren eta Tekniker enpresaren arteko bide-zatia moztuta dago, luizi handi batek bi erreiak urez, lohiz eta harriz estali dituelako. Udal Lantaldea lanean ari da inguru horretan, baina uste da lan horiek egiteak denbora eramango duela.
- Txonta eta San Salbador arteko bidea itxita dago lur-jausiagatik. Udal Lantaldea goizeko lehen ordutik ari da lanean, eta lanak amaitzear daude.
- San Kristobalgo 14. eta 16. zenbakien parean lur-jausi bat izan dela jakinarazi diote Udalari. Udal Lantaldea lanean ari da inguru horretan, eta goizean zehar egitea aurreikusten dute.
- Zuhaitz bat erori da Ipuruako depositora doan errepidean. Udal Lantaldea, udal teknikariekin batera, bertara joan da egin behar dena erabakitzeko.
* Gorabeheren zerrenda eta lohia garbitu eta kentzeko lanen egoera egunean zehar eguneratuko dira, datu berriak izan ahala.
Gainera, euriaren ondoren datozen haize-bolada bortitzen ondorioz, balkoietatik eta leihoetatik eror daitekeen edozein objektu kentzeko eskatzen diegu herritarrei. Era berean, herritarrei kontu handiz ibiltzeko eskatzen diegu, eurite handiak egon baitaitezke oraindik.