Gaur goizean, 9:50 inguruan gertatu da istripua, oraindik argitu gabeko arrazoiengatik lan elektrikoak egiten ari zen beharginak deskarga elektriko bat jaso duenean. ELA sindikatuaren arabera, langile eibartarra Abadiñoko Traña-Matiena auzoko Pierburg enpresan ari zen lanean, Electricidad Anboto azpikontratan.
Istripua gertatu ondoren, suhiltzaileak eta Osakidetzaren helikopteroa joan dira ezbeharraren tokira, baina ezin izan dute langilearen heriotza eragotzi.