Eremu gorrian sartuta, bihartik itxita egongo da ostalaritza Eibarren

Eremu gorrian sartuta, bihartik itxita egongo da ostalaritza Eibarren
2021/02/01 12:38
eta kitto!
Eusko Jaurlaritzak kutsatzeei buruzko informazioa jakinarazi berri du, eta baita eremu gorrian daudelako ostalaritza itxi beharko duten herrien zerrenda ere.  Zerrenda horretan dago Eibar, 549,61eko intzidentzia-tasarekin. Azken astean  82 positibo baieztatu dituzte Eibarren, aurreko astean baino 13 gehiago.

Azken hiru egunetan 88  positibo berri detekatu dituzte  Debabarrenean, horietako 35 Eibarko biztanleen artean (9 ostiralean, 16 larunbatean eta 10 igandean). Elgoibarren, Eibarren bezala, 35 kasu berri atzeman dira; 12 Ermuan, 4 Deban eta 2 Mutrikun).

positiboak urtarrilean copia

Gure eskualdean ostalaritza itxita egongo da bihartik Elgoibarren (1.039,86ko intzidentzia-tasarekin), Ermuan (536.86) eta Eibarren (549,61), azken hamalau egunetan 100.000 biztanleko 500 kasuko muga gainditu delako hiru herrietan (hoteletako jantokiak, bezeroentzako ostatuak, gasolindegiak eta zerbitzuguneetako jantokiak dira salbuespena]. Eskola kirola ere bertan behera utzi beharko dute eremu gorrian dauden herri guztiek.

Gipuzkoan, Andoain, Azpeitia, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Orio, Ordizia, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu eta Zumarraga daude egoerarik okerrenean.

Eremu laranjan, honako hauek daude: Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Beasain, Mutriku, Oiartzun, Usurbil, Villabona, Zarautz eta Zumaia.


Gune horian, Bergara, Deba, Lazkao eta Oñati daude.

Atzo, 11.632 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta horietatik 952 positiboak izan ziren. Hilabete batean, 77 gaixo oso larri izatetik 160 izatera igaro da Euskadi, eta intzidentzia metatuaren tasak gora egiten jarraitzen du: 667,31.

Lurraldeen arabera: 149 Araban, 474 Bizkaian, 317 Gipuzkoan eta 12 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 53 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 160 pertsona ZIUn daude.