Gaur hasiko da Greziako errefuxiatuei jaten eman ahal izateko janari bilketa

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Gaur hasiko da Greziako errefuxiatuei jaten eman ahal izateko janari bilketa
ETA KITTO 2021, Api 12

Zaporeak gobernuz kanpoko erakundeak Lesbosera bidaltzeko produktu bilketa kanpaina antolatu du, Greziako errefuxiatuei jaten emateko: Eibarren pardina dilista jasoko da, Ermuan grano biribileko arroza, Elgoibarren garbantzu pedrosillanoa eta Mallabian hodi erako makarroia. Bilketa gaur (apirilak 12tik) hasi eta zapatuan amaituko da eta Eibarren Beheko-Tokia eta Untzagako jubilatu etxean, …eta kitto! Euskara Elkartean, As Burgas Galiziako Etxean, Amañako kioskoan eta herriko ikastetxeetan jasoko dituzte dilistak. Elgoibarren, Aita Agirren eta ikastetxeetan jasoko dituzte garbantzuak; Mallabian, eskolara, liburutegira eta udaletxera eraman daitezke makarroiak; eta Ermuan, Parriaundik okindegietan, Iluminacion Betan eta eskoletan hartuko dute arroza.

Bestalde, diruz lagundu nahi duenak, Caixabank-eko ES53 2100 2724 8101 0066 3988 kontu korrontean sar dezake dirua.

Horrez gain, zapatuan “tuper solidarioa” egingo dute Ermuan, Orbe kardinalaren plazan, 14:00etatik 15:00era bitartean: 5 euroren truke lentejak bakailaoarekin (tuper erdia), arroza Lumagorrirekin (beste erdia) eta fruta ale bat erosteko aukera egongo da.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »