Gobernuak konfinamendua ezarri du: zirkulazio askea mugatu du astelehenetik aurrera pandemia geldiarazteko

Gobernuak konfinamendua ezarri du: zirkulazio askea mugatu du astelehenetik aurrera pandemia geldiarazteko
2020/03/14 eta kitto!
Espainia osoan herritarren mugimenduak mugatuko dituen dekretua onartu du gobernuak. Osasun-alarma egoera ezarri da eta joan-etorrien murrizketa astelehenetik goizeko 08:00etatik  izango da.  15 eguneko iraupena izango du. Astelehenetik kaleetako zirkulazio librea oso mugatuta egongo da.

Espainiako Gobernuak ondorengo  kasuetan utziko du etxetik irteten:
- Elikagaiak. produktu farmazeutikoak eta behar-beharrezkoak direnak erosteko
- Osasun-zentroetara joateko
- Lantokira joateko
- Ohiko bizilekura itzultzeko
- Adinekoei, adingabeei, mendekoei, desgaitasuna duten pertsonei edo bereziki ahulak diren pertsonei laguntzeko eta zaintza emateko
- Finantza-erakundeetara joateko
- Gasolina-zerbitzuguneetako hornikuntza egiteko
- Ezinbesteko kausagatik edo premia-egoeragatik

Testuak jasotzen dituen gainerako neurriak, hala nola ondasunak aldi baterako konfiskatzeko eta nahitaezko prestazio pertsonalak ezartzeko aukera, BOEn argitaratzen denean jarriko dira indarrean. Ministroen Kontseiluaren ezohiko bilera batean eztabaidatu dute testua, eta zazpi ordu baino gehiago iraun du, eta PSOEren eta Unidos Podemosen arteko desadostasunek markatu dute.

Azken datuen arabera, Espainian  6.200 kutsatu daude,  eta 191 hildako egon dira.
419
 lagun daude gaixotuta  EAEn.

Pedro Sanchezek azaldu duenez, ""Guk, errege dekretuan, egiten duguna da alarma egoera horren zerbitzura jarri tresna publiko eta pribatu guztiak". Eta gaineratu du: "Birusa desagerrarazteko isolatzeko eta urruntzeko neurriak hartu behar ditugu. Hori esaten du ebidentzia zientifikoak". Bestalde, Langileei eta autonomoengana zuzendu da, "osasun publikoaren krisi honen ondorio ekonomikoak arintzeko Espainiako Gobernuak bere esku dagoen guztia egingo duela" esateko.