Hildako bat Egogain gerontologikoan koronabirusaren eraginez

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Hildako bat Egogain gerontologikoan koronabirusaren eraginez
ETA KITTO 2020, Api 07

Egogain gerontologikoko egoiliar bat hil da koronabirusarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo jakinarazi zuenez. Gipuzkoako zaharren egoitzetan 12 lagun hil ziren atzo (Tolosako Iurreamendin bi, Zarauzko Santa Anan bat, Zumaiako Otezurin bat, Beasaingo Arangoitin lau, Ordiziako San Josen hiru eta Eibarko Egogainen bat), eta 33k eman zuten positibo Covid-19an. Zaharren egoitzetan orain arte 40 lagun hil dira koronabirusaren eraginez eta 199k eman dute positibo (20 ospitaleratuta daude eta 34 eraman dituzte Donostiako Gurutze Gorriaren zentrora).

 

Zaharren egoitzak desinfektatzen

Aldundiak, bestetik, Gipuzkoako zaharren egoitzak desinfektatzeko lanak areagotuko dituela iragarri du gaur. “Orain arte, zazpi egunetik behin desinfektatzen genituen Gipuzkoako egoitza guztiak, eta orain lau egunean behin egiten hasiak gara“, adierazi du Eider Mendoza foru bozeramaileak. “Zona komunak, korridoreak, sarrerak, ateak… desinfektatzen dituzte, horretarako hipokloritoa oinarri duen soluzioa erabiliz, fumigadoreen eta eskuzko garbiketaren bitartez zabaltzen dutena“. Lan hauek suhiltzaileek egiten dituzte, 5 edo 6 laguneko taldeetan, 3 edo 4 orduz, eta gauez (egoiliarrak logeletan dauden bitartean).  Logelak, bestetik, enpresa espezializatu batek desinfektatzen ditu.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »