Hobera egin du egoerak Eibarren, baina oraindik eremu gorrian jarraitzen dugu 583ko inzidentzia-tasarekin
2020/12/10
14:13
eta kitto!
Debabarrenean hobera egin du egoera epidemiologikoak azken asteotan. Atzoko datuen arabera, Eibar da eremu gorrian dagoen bailarako herri bakarra, 583,57ko intzidentzia-tasarekin. Atzo 16 lagunek eman zuten positibo koronabirusean Debabarrenean, horietako 12 Eibarren. Larunbatetik aurrera, azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500etik beherako intzidentzia-tasa duten herrietan ostalaritza jarduerak ireki ahal izango direla iragarri zuen atzo Urkullu lehendakariak. Beraz, Eibarren oraingoz ez da posible izango, eta COVID-19aren egoera epidemiologikoari begira egon beharko dute herriko ostalariek euren establezimenduetako ateak berriro zabaldu ahal izateko. Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez, astelehen eta ostegunetan 100.000 biztanleko 500 baino gehiagoko intzidentzia-tasa duten udalerrien zerrenda zabalduko dute. Egoera epidemiologikoak lagatzen badu, establezimenduek terrazak ireki ahal izango dituzte eta barneko zerbitzua % 50era mugatuko da. Erabiltzaileek mahai baten inguruan eserita kontsumitu beharko dute. Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea. Ostalaritzaren irekiera goizeko 06:00etatik gaueko 20:00etara mantenduko da
Maila laranjan daude Elgoibar, Ermua eta Mutriku. Eta Deba eremu horian dago. Gipuzkoan guztira hiru herri daude eremu gorrian (Eibar, Ordizia eta Arrasate), eta bakarra Bizkaian (Arrigorriaga).
Eibarko datuei begiratzen badiegu, azken egunotan urriaren hasierako kopuruetara bueltatu garela esan daiteke. Daturik kezkagarrienak azaroaren lehen hamabostaldian izan genituen. Azaroren 5etik 11rako astean 333 positibo berri detektatu zituzten Eibarren, eta 315 hurrengo astean (azaroaren 12tik 18ra). Hurrengo asteetan beherakada nabarmena egon da, eta azken astean (abenduaren 3tik 9ra) 65 kasu berri atzeman dituzte.
Aste honetan ezagutzera eman diren neurriei dagokienez, mugikortasun-mugak 22:00etatik 06:00etara mantenduko dira. Salbuespen gisa, abenduaren 24an eta 31n 01:30ak arte atzeratuko da etxeratzea.
Oraingoz konfinamendu perimetralari eusten zaio eta, beraz, gabonak arte ezingo gara Euskaditik irten edo sartu. Hala ere, lurralde historikoan barne mugikortasuna baimenduta egongo da zapatutik aurrera; beraz, eibartarrok Gipuzkoan zehar mugitu ahal izango gara. Gabon jaietako egun nagusietan bakarrik baimenduko dute Euskaditik irtetea edo sartzea: abenduaren 23tik 26ra eta abenduaren 30etik urtarrilaren 2ra.
Gehienez ere sei pertsona elkartzeko neurria mantentzen da. Abenduaren 24, 25 eta 31ko eta urtarrilaren 1eko ospakizunetarako salbuespena aplikatuko da. Topaketa horietan gehienez hamar pertsona elkartu beharko dira.
Sei pertsonetako taldeetan kirol federatuko entrenamenduak baimentzen dira. Horrekin batera, gehienez % 30eko okupazioa duten aldagelak erabili ahal izango dira; eta, baita ere dutxak, betiere banaka.
Atzo, 6.767 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta, horietatik 446 positiboak izan ziren.. Lurraldeen arabera: 99 Araban, 210 Bizkaian, 135 Gipuzkoan eta 2 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 54 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 116 pertsona ZIUn daude.